Bandalismo ekintza ugari egin dituzte azkenaldian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko eka. 25a, 16:01

Udalak konponketetan 10.700 inguru euro gastatu behar izan ditu guztira

Aurreko asteetan txikizioak egin dituzte hondartzako ahateen parkean, Abaromendi inguruan eta Salatxoko plaza berrian.

Ahaten eremuan, esaterako,kanpoko hesia puskatu eta hainbat antzar eta ahate hil dituzte. Ondorioz, Udalak kanpoko hesia berritu behar izan du. Modu horretara, kalteak konpontzeaz gainera, hesi sendoagoa jarri dute. Itxitura berria egiteko lanak Cercalur enpresak egin ditu eta, guztira, 6.485,10 euroko kostua izan dute –BEZ barne–.

null

Abaromendi inguruan, bidegorriari jarraituz lurrean jarrita dauden argi-balizak puskatu dituzte berriro. Azken bi urte hauetan lau aldiz txikitu dituzte, eta azken konponketek 2.200 inguru euroko kostua izango dute Udalarentzat.

Azkenik, Salatxoko plaza berrian ere izan dira txikizioak. Aurretik hautsi zituzten horko argi batzuk eta azken aste hauetan berriz apurtu dituzte. Oraingoan lurreko argietako batzuk eta farola bat puskatu dituzte 2.000 inguru euroko gastua sortuz Udalarentzat.

Udaletik jakinarazi dutenez, azken urteotan asko ugaritu dira bandalismo-ekintzak herrian eta Udalak gero eta diru gehiago jarri behar du horien kostuei aurre egiteko.

Udalak, bere web orrialdean azpimarratu nahi izan duenez herritarrak dira ekintza horien ondorioz kaltetzen direnak: batetik, konponketak guztion diruarekin ordaintzen direlako eta, bestetik, guztion ondarea suntsitzen delako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide