Sanjuanen atzetik sanpedroak izango dira Aian

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 26a

Andatza eta Elkano auzoetan izango dira festak

Ekainaren 28an hasiko dira San Pedro jaiak Aian eta Orion. Aian bi auzotan banatuko da festa: Andatzan eta Elkanon.

Guk bi egitarauak ekarri dizkizuegu hona, bietan ere zer ikusi eta zer gozatu asko dago-eta.

Elkanoko sanpedroak

Ekainak 28, ostirala
20:00 Txupinazoa su-ziri eta kanpaiekin

Ekainak 29, larunbata
08:00 Txupinazioa su-ziri eta kanpaiekin
11:30 Meza nagusia
Ondoren Auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa eta dastaketa, Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin
Afalondoren Erromeria Ostolaza eta Andonegi trikitilariekin

Ekainak 30, igandea
11:30 Meza nagusia
Ondoren Herri kirolak. Auzokoen arteko lehia eta Zarauzko harri-jasotzaile eskolakoen erakustaldia
18:00 Idi-probak. Hiru idi pare: Izetakoa, Olidenena eta Agustinena. 20 minutuko txandak
Afalondoren Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin

Uztailak 6, larunbata
21:30 Auzo afaria Gazteategi jatetxean. Izena emateko Gazteategi jatetxean, uztailaren 4a baino lehen
Ondoren Erromeria Laja II eta Narbaiza trikitilariekin

Andatzako sanpedroak

Ekainak 28, ostirala
10:00 Su-ziriak jaiei hasiera emateko
11:00 Ume jolasak eta marrazki lehiaketa
16:00 Puzgarriak frontoian, aurpegia margotzeko tailerra eta merienda
21:30 Afaria Uhartemuñon: sozioen, kooperanteen eta lehen mutil ardokoak izandakoen artean

Ekainak 29, larunbata
10:30 Meza nagusia
Ondoren Salda beroa edadetuentzat trikitixaz alaituta
12:00 Auzokoen arteko herri kirol jaialdia
14:00 Jubilatuen bazkaria Aristerrazun
Arratsaldez Oilasko biltzea
17:00 Aia herriko pilota txapelketa
22:00 Izer, Imanol eta Lutxurdio trikitilariak

Ekainak 30, igandea
10:00 Andatzatik Aiarako kronoigoera
10:30 Meza nagusia
12:30 Giza proba Heldu! eta Aiztondo-Oarso taldeen artean
Ondoren Trikitilariak
17:30 Herri kirol jaialdia: Idoia Etxeberria eta Aimar Irigoien harri-jasotzaileak eta Otaño eta Otaegi aizkolariak
Atzetik Sagardoa eta bokadiloak frontoian
20:30 Erromeria Bide batez taldearekin 

Uztailak 6, larunbata
13:30 Poteoa auzoan
14:00 Bertso-trikiti bazkaria Uhartemuñon. Izena emateko azken eguna uztailaren 3a izango da
18:30 Poteoa auzoan
20:00 Bokadiloak eta plater konbinatuak afaltzeko aukera Uhartemuñon
22:00 Erromeria Leire eta Maria Lasa trikitilariekin
24:00 Abiba DJa

Uztailak 7, igandea
05:00
Txokolate jana
12:00 Pilota erakustaldia: Mikel Goñi auzoko Igor eta Xabier Urbietaren aurka
17:00 Mus txapelketa
22:00 Erromeria Laja II eta Alabier trikitilariekin

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide