Musika eskolako izen ematea zabalik dago

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 26a

Uztailaren 3a baino lehen eman daiteke izena udako oporraldia baino lehen

Dagoeneko martxan jarri du Danbolin Musika Eskolak 2013-14 ikasturterako matrikulazio kanpaina.

Honako egunetan egin ahal izango dira matrikulazioak:

  • Ekainaren 24tik uztailaren 3ra, 10:00etatik 14:00etara.
  • Irailaren 3tik 7ra, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etik 19:00era.

Eskaintza zabala izango da datorren ikasturtean ere:
  • 1. MAILA
    - Tailerra: 1. 2. eta 3. kurtsoak (4, 5 eta 6 urtekoak).
  • 2. MAILA
    - Musika mintzaira: prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.
    - Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • 3. MAILA
    - Ikasketa osagarriak: musika mintzaira espezializatua.
    - Musika tresnak: euskal dantza, txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.
  • BESTELAKO JARDUERAK: korua, esku-soinu orkestra, banda, biolin taldea, txistu taldea, gitarra taldea.
  • MUSIKA-TRESNA BERRIAK: tronboia, tuba, biola, harpa zeltikoa.

Ordutegiak, prezioak edo beste zerbait jakin nahi duenak, 10:00etatik 14:00etara musika eskolako telefono zenbakira –943 833 727– deituta nahikoa du,.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide