Aurreko asteburuan Orioko gomazko pala txapelketaren finalak jokatu ziren, baina Pilota Elkartearen jardunak ez du etenik.
Larunbatean, ekainaren 29an, 17:00etan hasita, emakumeen Gipuzkoako pala txapelketako finalak jokatuko dira. Lehenengo partida jubenilek jokatuko dute. Maite Tolosa eta Maialen Senperena bikote alegiarrak Zarautzen izenean jokatuko duten Garazi Eizmendiren eta June Aldairen aurka jokatuko dute.
Bigarren partidan seniorren finala jokatuko da. Bi palista oriotar arituko dira elkarren kontra, Zarautzen izenean jokatuko du Maite Redondok Itxaso Etxabe lagun duela. Parean Naroa Beldarrain izango du Goizuetako Mirari Etxegia lagun duela.
Igandean, hilaren 30an, Orioko esku pilota txapelketako finalak jokatuko dira. Benjaminetatik infantilak arte, neskak eta mutilak arituko dira pilotan arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Hau izango da jaialdiko kartelera:
Benjamin neskak
Iturralde-Freire vs Aizpurua-Mujika
Benjamin mutilak
Rekalde-Beraza vs Curiel-Uranga
Alebin neskak
Elorza-Elizondo vs Romero-Bergado
Alebin mutilak
Solaberrieta-Vallejo vs Aranburu-Colado
Infantil mutilak
Lizarralde-Miera vs Mendizabal-Oliden
Pilotazaleek badute, beraz, zer ikusia asteburu honetan Orioko frontoian.