Ostargiren erakusketa zabalik izango da gaur hasi eta uztailaren 1a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ekainaren 28a

Goizez eta arratsaldez irekiko dute Kultur Etxeko areto nagusia

Urtero bezala Ostargiko ikasleen erakusketa izango da sanpedroek irauten duten bitartean. Gaur egingo dute irekiera ekitaldia, arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxean.

Ekainaren 28tik uztailaren 1era, Ostargikoen lanak –margo lanak, arropak, patchwork, brodatuak, kakorratz- lanak, ehoziri-lanak, gurutze- puntua…– ikusteko aukera izango dute Kultur Etxeko areto nagusira gerturatzen direnek, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

Datorren urtean ere ikastaroekin jarraitzeko asmoa dute Ostargikoek. Informazio gehiagorako, Kultur Etxean duten lokalera edo erakusketara jo beharko da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide