Txalaparta doinuekin hasi zen 2013ko Sanpedroetako festen hasierako deiadarreko ekitaldia. Adar-jotzaileek jairako gonbita egin zuten atzetik. Orioko Martxa jo zuten gero Danbolin Musika eskolako bandako kideek, Salatxo abesbatzeko kideen ahotsez, Harribil taldeko kideen dantza erritmoez eta herriko zenbait gaztetxoren danbor hotsez lagunduta. Ordurako zain ziren Herriko Plazan Pello eta Nikolasa erraldoiak, buruhandiz eta Azpeitiako beste lau erraldoiz lagunduta. Dantza bat ere eskaini zieten bertaratuei.
Euskaldun berriek bota dute aurten txupina. Haien ordezkari aritu zen atzo, ekainaren 28an, Patricia Cowie, urte askotan Karkarako zuzendaritzako eta erredakzioko lanetan aritua. Euskara ikastearen garrantzia ahotan, festarako gonbita egin zuen Coiwek; baita BeƱat Solaberrieta alkateak ere.
Deiadarreko argazkiak ikusteko klikatu hemen.