Dolores eta Eusebio Aldaz eta Isidro Larrañaga omendu zituzten festetako bazkarian

Irati 2013ko uztailaren 3a

Isidro Larrañaga soinu jotzaileak urte luzetan egindako lana eskertu nahi izan zuten

Festetan bazkari dotorea izan zuten 70 urtetik gorako oriotarrek hondartzako Galerna jatetxean. Bazkaritara gerturatu zirenek bapo jan eta jai giroan berriketan aritu ondoren, omenaldien txanda iritsi zen. Bazkaritan ziren adinez nagusienak saritu zituzten lehenengo: Dolores eta Eusebio Aldaz, hain zuzen ere. Bakoitzak oroigarri bat jaso zuen Orioko alkate Beñat Solaberrietaren eskutik.

Isidro LarrañagaOndoren Isidro Larrañagari ere eman zion alkateak bere soinu jotzaile lanak gogoratzen zituen argazkia bertso batekin. Larrañaga, oriotarra ez izan arren, oso ezaguna da herrian. Izan ere, urte luzetan –40 urtetik gora– aritu da Orion Poker eta Jai-Alai taldeekin lehenengo plazan erromeria egiten zenean eta gerora bera bakarrik, soinua lagun festak, ezkontzak, elkarteetako bazkariak… musikaz alaituz. Orioko arraunlarien ereserkietako bat –Oriotarrak Arraun– ere  berak egina da. Udalak urte luzetako lan hori eskertzeko gonbidatu zuen bazkaritara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide