Sanpedrotako haurren egunean, Herriko Plazan xake taulak jarri eta haien aurrean beren estrategiak landuz fitxak mugituz aritu ziren 12 jokalari gazte. Hiru mailatan banatuta maila bakoitzeko jokalari guztiek elkarren aurka jokatu zuten bi aldiz eta guztira bi ordu inguruz jardun zuten lehian. Bukaeran partaide guztiek jaso zuten domina eta irabazleek garaikurrak. Honakoak izan ziren maila bakoitzeko irabazleak:
- Benjamin maila: Arantza Igartua
- Alebin maila: Ander Catalan
- Infantil maila: Eneko Eizagirre