Gaztetxoek hainbat lehiaketa antolatzea proposatu zuten umeen eguneko udalbatzarrean

Irati 2013ko uztailaren 4a

Orion BMX –Bizikros–pista egitea ere azaldu zuten proposamenen artean

Haurrek hartu zuten festetan egun batez zinegotzien eta alkatearen tokia udaletxean. Beren aurkezpenak egin zituzten lehenengo zinegotziek hitz batzuk esanez.

Maria Iparragirrek, Euskara zinegotzi papera hartu eta horrela adierazi zien udalbatzarren aretora aurkeztutakoei: Denok erabili behar dugu euskara, baita herriko jaietan ere. Beraz, ahorik aho, kalerik kale gozatu jaia euskaraz.

Jon Urangak herrira datozenei Orio toki egoki egiteko ardura hartu zuen: euskaldun edo urrutiko Orio ezagutzeko aukera gozamen handia da bisitarientzat, noski, baina baita guretzat ere. Horregatik, bisitan datozenak ongietorriak izango dira gaur eta urte osoan

Herritarrak errespetuan bizi izatea eskatu zuen Oihana Olasagastik: pertsonen arteko errespetua da ezinbesteko baldintza herritarrak gustura bizitzeko. Ez dago gaizki norbere eskubideak aldarrikatzea baina ondokoarenak zapaldu gabe eta festetan, askotan, horrekin ahaztu egiten gara.

Azken zinegotzi eta alkate izendatu zuten Aritz Colladok, gazteen ordezkari gisa adierazi zuen gazteek hartuko zutela gaueko hamabiak arte herriaren ardura eta hala erabakia dago gehiengo absolutuz.

Ondoren, Beñat Solaberrieta Orioko alkatearen eskutik alkate makila jaso zuen agintari berriak eta gero laurek  bilera egin zuten Udal ordezkariei hainbat proposamen aurkezteko. Honako hauek izan ziren, hain zuzen ere erabakiak:

  • Orion BMX –Bizikros–pista egitea.
  • Orioko hondartzan zaldi karrera egitea.
  • Hondarrezko gaztelu lehiaketa antolatzea Orioko hondartzan.
  • Boley txapelketa egitea Orioko hondartzan
  • Miss Orio lehiaketa antolatzea.
  • Udarako postre lehiaketa egitea.
  • Bertso lehiaketa antolatzea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide