Gipuzkoako taldekako giza-proba txapelketaren A multzoko lehen kanporaketa jokatu zen joan den larunbatean Orion. Lau talde aritu ziren lehian; Mendaro, Orio, Berrobi eta Debako taldeak hurrenez hurren. 800 kiloko harriari tiraka 20na minutuko lana egin behar izan zuen talde bakoitzak.
Mendarokoa izan zen Ibaiondo kaleko probalekura ateratzen lehen taldea eta 39 plaza
egin zituen; ondoren irten ziren hiru taldeek horien marka ondu zuten: Berrobiko taldeak 43 plazarekin, 44rekin Debakoak,
eta, Oriokoak 47 plazarekin egin zuen markarik onena.
A multzoko bigarren kanporaketa uztailaren 13an jokatuko dute Mendaron lau taldeok eta
bigarren saioko plaza kopurua gehituta erabakiko da finalera sailkatuko diren bi taldeak zein
diren.
B multzokoek jokatu dituzte jadanik bi kanporaketak –Aian ekainaren 9an eta Urretxun ekainaren 22an– eta emaitzak batuta Urretxu eta Aiztondo sailkatu dira finalerako.
Finala abuztuaren 4an jokatuko dute Aian.