San Pedro jaietan, igandean, jokatu ziren haurren pilota txapelketako finalak Orioko pilotalekuan. Partidek giro polita sortu zuten pilotariek erakutsitako joko txukunarekin eta ikusleen animoekin. Neska eta mutilek hiru mailatan jokatu zuten eta honakoak izan ziren emaitzak:
- Benjamin neskak: Iturralde-Freire 6 – Aizpurua-Mujika 16
- Benjamin mutilak: Rekalde-Beraza 7 – Curiel-Uranga 16
- Alebin neskak: Elorza-Elizondo 16 – Romero-Bergado 6
- Alebin mutilak: Solaberrieta-Vallejo 15 – Aranburu-Colado 16
- Infantil mutilak: Lizarralde-Miera 10 – Mendizabal-Oliden 18
Pilota Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiete txapelketa antolatzen lagundu dieten guztiei: Tibur Solaberrieta, Eugenio Xapa, Agustin Rekalde, Fernando Txurrero, Agustin Zaldua, Joseba Agirre eta Jon eta Iñaki Erkiziari.
Hona hemen Aimar Galarragak eta Felipe Vallejok ateratako txapelketako argazkiak.