Orion arraunlariei aliron egiten zaien bezala herriko gazte mailako kirol taldeei omenaldia egin die Udalak egiten ari direnak indar handia duelako zuentzat eta zuen zuen atzetik datozenentzat, adierazi zuten Udal ordezkariek.
Hainbat kiroletan urte ona izan da Orioko gazteentzat eta batik bat emakumezkoen kirolean. Omenaldian aipatu zuten harrobiaren aldeko apustua egiten dutela klubek; emakumezkoen taldeak ugaritzen ari direla…; askok bide luzea egin egin dutela, apalagoa edo ezagunagoa baina luzea; eta tarteka irabaztea tokatzen dela.
Kirolariak ez ezik klubetan borondatezko lanean aritzen diren entrenatzaile, zuzendaritzako kide, guraso... zoriondu nahi izan zituzten.
Talde bakoitzari diploma bana eman zieten Bixente Lasa, Joxe Angel Iparragirre eta Elena Etxeberriak.
Honakoak izan ziren omenaldia jaso zutenak:
Arrauna
- Kadete neskak Espainiako txapeldun
- Kadete mutilak Espainiako txapeldun
Futbola
- Kadete neskak kategoriaz igo dira
Saskibaloia
- URSA Orio ligako txapeldun
- ZAST juniorrak –5 oriotar taldean, urtean zehar taldekide gehiago eta entrenatzailea–
- ZASR kadeteak Euskadiko txapeldun eta Espainiako txapelketan emaitza ona
Sofbola
- Orioko Bate Bizkorrak seniorren ligan bigarren
Iker Gurrutxagak omenaldi honen harira idatzitako testu bat irakurri zuen gero Beñat Solaberrieta alkateak. Bere kirol ibilbidearen berri eman ondoren, adierazi zuen eskola kirolean kirola eginaz ondo pasatzea nabarmendu nahi izan dutela eta hein handi batean baita lortu ere. Lana beltz egin dute hainbat oriotarrek gaur bezalako omenaldiak egin ahal izateko. Izan ere, gurean osasuntsu dago kirola.
Azpimarratu zuen batez ere nesken gazteen kirola dagoela osasuntsu: Orioko 18 urtez azpiko neskek sekulako urtea egin duzue hainbat kiroletan. Zorionak. Erreferente garela esatea gehitxo izan daiteke, baina oso pozik egon gaitezke emakumeen kirolean azken urteotan ematen ari garen pausoekin. Emakumeen kirolean eta gazteen kirolean. Benetan babesa behar duzuenokin sekulako lana egin da azken urteotan gurean.
Azken mezu bat ere eman nahi izan zien kirolariei: segi lanean umiltasunetik, baina gozatuz. Uste baino gehiagotan emaitza oso onak lortzen dira, baina emaitza onak ez dira beti sailkapenetan eta lortutako postuetan ikusten. Beraz, gozatzea ez dadila zenbaki baten menpe egon.