Herriko txoko askotan ikusi dituzte oriotarrek eta herrira etorri direnek ureztontzien irudiak zintzilikatuta batean eta bestean. Ureztontzien esanahia zein den galdezka ibili dira asko eta asko eta azkenean ureztontziak, Etxeluzeko Erregayuak berak azaldu du irudiaren arrazoia:

Kaixo
guztioi. Ez dakit ezagutzen nauzuen ala ez, baina ia hiru aste bete dira Orioko
kaleetan zehar nabilela. Era askotako formetan ibili naiz, eta batzuk nire
presentzia oztopatu nahi izan duten arren, alaitasunez jarraitu dut bazter
guztietaraino iritsiz. Eginkizun berezi bat egitera etorri naiz, baina ez da
nolanahiko eginkizuna, zuen guztion laguntza ezinbestekoa baitut. Gure herrian
bada lore erraldoi berezi bat, historia handia duena. Lore honen hazia duela
hiru urte landatu zen. Orduz geroztik, hasieran loratzea zaila
izan bazen ere, lore handi bihurtu da, eta fruitu anitz asko eman dizkigu.
Baina lore handia izateak, beste landareek baino ur gehiago behar izatea
ekartzen du. Aipatu dudan eginkizun berezi hori, lore erraldoi hori ureztatzea
da. Beraz, lagun iezadazue Jarrai dezagun Etxeluze ureztatzen
lemapean lore hori are eta erraldoiago bihurtzen. Honez gain, gonbita luzatzen
dizuet nirekin batera, lore hori osasuntsu mantentzeko ahalegin guztiak
egitera. Amaitzeko, eskerrak eman pegatinak zabaltzen lagundu didan orori.
Esan bezala, Etxeluze gaztetxeak hirugarren urtemuga bete du eta hori ospatzeko jai txiki bat egin zuten gaztetxe aldameneko berdegunean. Mokadutxo batzuk jan bitartean Klak!son taldearen eta Isuo Sasia bakarlariaren doinuak entzun ahal izan zituzten Etxeluzera gerturatu zirenek.
Aurrerantzean ere herritarren laguntzarekin gaztetxea bizitzea da asmoa.