Orioko itsas ondareari buruzko hitzaldia gaur, astelehena, Salatxo aretoan

Irati 2013ko uztailaren 15a

Arrantza ondareari eta arrantza azokei buruzko mahai-ingurua ez dute egingo

Balearen Festaren harira antolatu diren ekitaldiak gaur, astelehena, uztailak 15, hasiko dira. Xabier Alberdi historialari zarauztarrak Ezkutuan dagoen Orioko itsas ondarea hitzaldia egingo du 19:00etan, Salatxo aretoan. Gipuzkoako itsas ekonomiari buruzko tesia idatzi zuen Alberdik eta tesi horren lanketan, Oriori buruz ikasteko aukera izan zuen datu interesgarriak jakinaraziko ditu.

Mahai-ingurua bertan behera

Bestalde, Bisiguaren Festako ekitaldien artean, asteazkenean, uztailaren 17an, mahai ingurua egitekoa zen arrantza ondareari eta arrantza azokei buruz Leandro Azkue, Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria; Begoña Gangoiti, Bermeoko udaleko turismo teknikaria; eta Ibon Gaztañazpi kazetaria hitz egitekoak zirela. Egun eta ordu berean, ordea, Donostian traineruen Gipuzkoako  Txapelketa jokatuko da, beraz, bertan behera utzi dute.


 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide