Oriotarrak irabazle Pasaian

Irati 2013ko uztailaren 21a

Bisiguaren bandera Zierbenak irabazi du

San Miguel ligako sailkapen orokorreko lehen postua gertu izan dute oriotarrek. Pasai Donibanen, Iberdrola bandera irabazi duten arren, bigarren tokian jarraitzen dute 81 punturekin Kaikukoen atzetik –82 puntu–. Sailkapen orokorrean Urdaibai da hirugarren 77 punturekin eta Hondarribia laugarren 65ekin.

Oriok San Miguel ligan aurten irabazi duen bigarrena izan da Iberdrola bandera Marina de Cudeyokoaren ondoren eta Gipuzkoako txapeldun ere izan zen asteazkenean. Astebetean, beraz, hiru bandera jaso dituzte oriotarrek. Igor Makazaga entrenatzailea pozik dago emaitzekin: Gustura nago, batik bat, hiru talde ezberdinekin lortu ditugulako hiru banderak astebeteren buruan. Horrek oso ongi erakusten du nolako plantillak eta nolako mutilak dauzkagun eta zein balio daukagun.

Erlojuaren kontra aritu dira Pasai Donibanen. Orio indartsu agertu da, baina indar hori egoki erabili eta bukaera txukuna eman dio bere estropadari aurrez maila ona erakutsiz denborarik onena lortua zuen Hondarribia gaindituz. Oriok eta Kaikuk baino ez dute gainditu Ama Guadalupekoa.

  1. Orio 19:17:22

  2. Kaiku 19:21:58

  3. Hondarribia 19:23:50

  4. Urdaibai 19:25:30

  5. Portugalete 19:26:86

  6. Tiran19:28:86

  7. San Pedro19:29:88

  8. Koxtape 19:37:30

  9. Pedreña 19:43:50

  10. Astillero 19:43:62

  11. Zumaia 19:49:44

  12. Castreña 19:51:06

Bihar, igandea, oriotarrek etxean jokatuko dute estropada. 12:00etan da hitzordua itsasoko estropada eremuan. Makazagak dio igandekoa ikasgai politadela. Herrian beti maila ona ematea ez da erraza izaten eta polita da orain arte maila txukuna ematen egon eta hemengo estropada etorri izana hori ere ongi egiteko. Ikusiko dugu gai garen ala ez.

Bisiguaren bandera

KAE 1ekoek Orion jokatu dute Bisiguaren bandera eta Zierbena izan da irabazle, denboraldiko hirugarren bandera jasoz eta sailkapen orokorraren buruan jarraitzen du. 20 segundoko aldea atera dio Santurtziri eta Lekittarrari 21ekoa. Orioko trainerua, berriz, kanpora utzi dute.

Neskak laugarren

Gipuzkoako ligako nesken bigarren jardunaldia izan da San Juanen eta oriotarrak laugarren izan dira Zumaia irabazlearengandik 31 segundo eta 96 ehunenekora. Sailkapen orokorrean ere laugarren da Orio. Hona gaurko denborak:

  1. Zumaia 10:41,19

  2. San Juan 10:51,51

  3. Hibaika 11:07,53

  4. Orio 11:13,15

  5. Bizkaia 11:28,42

  6. Hondarribia 12:00,08

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide