Uztailaren 25ean da Santio eguna eta Aiako Santio auzoan festak hasiko dira asteazkenean, uztailaren 24an, Santio bezperan. Asteazkenetik larunbatera arteko jai giroaren ondoren, igandean eta astelehenean etena egin eta astearte eta asteazkenean, San Inazio egunean, berriz izango da festarako aukera Santion. Bertso saioa, Ostiraletik asteartera bitartean ez da jai girorik faltako eta hurrengo asteburuan ere izango da zerekin gozatua. erromeria giroko taldeak, herri kirolak, trikitilariak, elizkizunak, ume jolasak, oilasko biltzea... jaiaz gozatu ahal izango dute Santiora gerturatzen direnek.
Hemen duzue egitaraua:
Uztailak 24, asteazkena
-
22:30ean: Bertso saioa. Bertsolariak: Andoni EgaƱa, Sebastian Lizaso, Anjel Mari PeƱagarikano, Xabi Paia eta Maialen Lujanbio bertsolariekin. Gai jartzaile: Unai Manterola
-
Ondoren, Skasti eta Ai ene!
Uztailak 25, osteguna, Santio eguna
-
10:30ean: Meza.
-
Ondoren: Heldu taldearen eta zaldiaren arteko erronka.
-
22:30ean: Erromeria Izer eta Alabierren eskutik.
Uztailak 26, ostirala
-
10:30ean: Meza.
-
Jarraian: Haur jolasak Txurrumuskirekin.
-
22:30ean: Bide batez.
Uztailak 27, larunbata
-
03:00ean: Oilasko biltzea.
-
16:00: Mus txapelketa.
-
23:00etan: Abiba disko jaia.
Uztailak 30, asteartea
-
21:00etan: Oilasko biltzekoen afaria Portu erretegian
-
Jarraian: Kupela
Uztailak 31, asteazkena, San Inazio eguna
-
10:00etan: Meza
-
Jarraian: Zaharrentzako hamaiketakoa
-
Segidan: Herri Kirolak
Herri jasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Jokin Eizmendi.