Ostiralean KZ gunea itxita egongo da

Irati 2013ko uzt. 24a, 13:38

Ostegunean Kultur Etxean ere jai egingo dute

Osteguna, Santiago eguna izanik, Kultur Etxea eta ondorioz baita liburutegia eta KZ gunea ere itxita izango dira egun osoz. Ostiral goizean Kultur Etxea irekiko duten arren, KZ guneak ateak itxita izango ditu.

Kultur Etxea uztailaren 30era bitartean 09:00etatik 13:00etara irekiko dute eta arratsaldez itxita egongo da; abuztuan egun osoz itxita; irailean, 2tik 6ra arte 09:00etatik 13:00etara irekita eta arratsaldez itxita. Hortik aurrera ohiko ordutegia mantenduko dute: 09:00etatik 13:00etara goizez eta 16:00etatik 20:00etara arratsaldez. Liburutegia arratsaldez irekiko dute irailetik aurrera.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide