Futbolean jokatu nahi duten neskentzako deialdia astelehenerako

Irati 2013ko uztailaren 26a

Mendibeltzen izango 20:00etan

Orioko Fulbol Elkarteko zuzendaritzako kide berriak lanean dira dagoeneko eta mutilentzako deialdia egin ondoren, nesken taldea osatzekoeguna jarri dute oraingoan. Beraz, 1999an edo lehenago jaio eta datorren denboraldian futbolean jokatu nahi duten neskek astelehenean, uztailaren 29an, Mendibeltz futbol zelaira joan beharko dute 20:00etan eta han emango dizkiete azalpen guztiak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide