Garaiarren zaldia irabazle Santion

Irati 2013ko uztailaren 26a

Lehia estua izan zen Etxeberriarenarekin

Santio Egunean, uztailaren 25ean, jai giroan zen Santio Erreka auzoa. Bezperako bertso saioaren eta kontzertu eta erromeriaren ondoren, mezarekin hasi zuten osteguna auzotarrek eta ingurutik joandakoek. Ondoren, erronka izan zen industria gunean. Iaz idia aritu zen Heldu taldeko mutilen aurka eta aurten bi zaldik neurtu dituzte indarrak.

Santioko zaldi erronkaUrnietako Mikel Garaiarren zaldiak Imanol Etxeberria oriotarraren zaldiarekin neurtu behar izan zituen indarrak. Azken honek IƱaki Oliden izan zuen laguntzaile. 800 kiloko harriari tiraka 20na minutuko jarduna egin behar izan zuten eta bien arteko lehia oso estua izan zen. 82 plaza egin zituen Garaiarrenarenak eta haren marka hobetu nahian lehia estua izan bazen ere, 80an gelditu zen Etxeberriaren zaldia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide