"Cuenta conmigo" filma larunbatean hondartzan

Irati 2013ko uztailaren 26a

Gorpu baten bila lau mutikok biziko duten abentura da

Udan egin ohi duten bezala, uztailaren 27an, larunbatean, filma izango da hondartzan, 22:30ean hasita. Orioko Udaleko Turismo eta Kultura batzordeek elkarlanean antolatzen dute Zinea kalean programa eta horren baitan Stand by me filmaren gaztelerazko bertsioa –Cuenta conmigo– emango dute n proiektatuko da.

Protagonista River Phoenix aktorea da eta 12 urteko lau mutiko gazteen istorioa kontatzen du. Fikziozko Castle Rock herrian izango dira gertaerak. Mutikoetariko bakoitzak bere emoziozko gabeziak zein fisikoak dauzka: guraso alkoholiko eta gaizkileak dituena; aitarengandik abusu fisikoak jaso zituena; gehiegizko pisua duena; eta anaia hil zitzaionetik gurasoek apenas kasurik egiten diotena.

Lau mutikoetatik batek egun aurrerago hil zen beren adineko mutil baten gorpua non dagoen entzun eta haren bila abentura hasiko dute aurkitu eta telebistan agertzeko asmoz eta pixkanaka beren bizimodu eta izaerak aldatu egingo dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide