Gipuzkoako taldekako giza proba txapelketako finala hartuko du abuztuaren 4an, datorren igandean, Aiako probalekuak. Sandonato eta Sanlorentzo festen programaren baitan antolatu dute kirol proba.
Arratsaldeko 18:00etan hasita, lau talde arituko dira nor baino nor: Aiztondoko, Urretxuko, Berrobiko eta Orioko mutil-koadrilak, hain zuzen ere. 950 kiloko harriari tiraka, 30 minutuz egin beharko du lan talde bakoitzak.
10 euro balioko du ikuskizunerako txartel bakoitzak eta egunean bertan erosi beharko da Aiako probalekuko takilan.