Zisne-printzesaren abenturak "hondartzako zineman"

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 1a, 22:40

22:30ean hasiko da filma

Zinea kalean egitasmoaren baitan, La princesa cisne filma izango da ikusgai abuztuaren 3an, datorren larunbatean, 22:30ean hasita. Udaro moduan, hondartzan (mendi aldean, Galerna jatetxearen alboan) jarritako pantaila erraldoi batean proiektatuko dute pelikula. Gaztelerazko bertsioan eskainiko dute oraingoan.

  • Filma: La princesa Cisne (The Swan Princess)
  • Zuzendaria: Richard Rich
  • Musika: Lex de Azevedo
  • Iraupena: 86 minutu
  • Urtea: 1994

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide