Iluntzeko bederatziak inguruan –20:45en bueltan– auto batek istripua izan zuen Zarauzko Kanpinaren eta Oribarzarren artean, Aiako lurretan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, autoa –Donostiako matrikuladun Citroen Xsara bat– bidetik atera zen eta ondoren su hartu zuen. Ondorioz, gidaria erreta aurkitu zuten ertzainek istripuaren tokira bertaratutakoan. Gorpua Donostiako Auzitegi-Medikuntzako Erakundean dago, autopsia egin zain.
Istripuaren nondik norakoak argitzeko, testigu bila dabil Ertzaintza. Informazio argigarriren bat duenak 943 53 91 19 telefono zenbakira dei dezake.