Abuztuaren 3arekin, pasa den larunbatarekin, hasi ziren berez aurtengo Aiako Sandonatoak eta Sanlorentzoak, baina gaur, abuztuaren 6an, izango da txupinazoa, jaiei ofizialki emanez ongi etorria. 19:00etan izango da hori eta Jai Batzordeko kideak izango dira txupina botatzearen arduradunak.
Danbatekoaren ondoren kalejira izango da herriko kaleetan barrena. Trikitilariek jarriko diote musika eta horretaz gain, buruhandiak ere ibiliko dira musikaren inguruan.
Herri afariarekin jarraituko du festak atzetik. Izer, Alabier eta Lutxurdio trikitilariak izango dira afaria alaitzeko ardura izango dutenak.
Bihar, abuztuak 7, San Donato eguna izango da eta goizetik ordu txikiak arteko zer egina izango da Aian:
- 08:30ean, Diana herriko txistulariekin
- 10:30ean, meza nagusia
- ondoren, XXXV. Pilota Txapelketako finalak:
- 10 urte bitartekoetan:Unai Albeniz eta Aitzol Iruretagoiena / Josu Urruzola eta Julen Orbegozo
- 11-15 urte bitartekoetan: Lorentz Orbegozo eta Odei Exposito / Jon Aranberri-Iker Arruti
- Lau eta erdian, helduak: Urko Aldalur / Jon Pagadizabal
- Binaka helduak: Josu Urbieta-Ander Goikoetxea / Xabi Azpiazu-Igor Iturain
- 16:00etan, mus txapelketa
- 17:00etatik 19:30era, gaztelekukoek antolatutako jokoak
- 19:30ean, Kalejira buruhandi eta trikitilariekin
- 22:00etan, bertso jaialdia: Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Xabi Paia, Amets Arzallus, Iker Zubeldia eta Arkaitz Estiballes bertsotan. Gai jartzailea: Sebastian Lizaso.
- 24:00etan hasita, erromeria Unsain anaiak trikitilariekin