Jaboizko burbuila erraldoiak egingo dituzte abuztuaren 8an Orion

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 7a, 20:04

19:30ean hasita, herriko plazan izango da jolaserako aukera

Ostegunero programaren baitako bigarren saioa izango da gaur, abuztuaren 8an, Orion. 19:30ean hasita, jaboizko burbuila erraldoiak egingo dituzte herriko plazan, bertaratzen diren umeen gozamenerako.

Azken urteotako ohiturari jarraituz, abuztuan ostegunero-ostegunero antolatzen dituzte umeentzako ekitaldiak gurean. Aurten, lau ikuskizun-emanaldi izango dira denera. Bost ostegun ditu hilabeteak aurten, baina abuztuaren 15a, Ama Birjinaren eguna, osteguna tokatzen bada ere, egun horretarako ez du Udalak ezer antolatu, jai eguna baita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide