Mendi lasterketak egiten dituzten aiarrak sasoian daudela erakutsi du Sudupeko Gallarraga Mendi taldeak eta Ostruka korrikalariak taldeak antolatutako Eretzako igoerak egunotan. Izan ere, bi aiar izan dira lasterketan eta biek ere emaitza paregabeak lortu dituzte: alde batetik, beteranoen kategoriari dagokionez, aurrenekoak izan dira bai nesketan eta baita mutiletan ere, Nerea Amilibia eta Mikel Iruretagoiena. Horrez gain, sailkapen orokorrari begira jarrita, bosgarren izan da Iruretagoiena eta 31.en Amilibia. Emakumezkoek osatutako sailkapenean, brontzezko domina eskuratu du Nerea Amilibiak.
Ordu bete, 16 minutu eta 34 segundo behar izan zituen Iruretagoienak 14,400 kilometroak egiteko. Amilibiak, aldiz, ordu bete, 29 minutu eta 15 segundo. 827 metroko desnibela gainditu behar izan zuten biek abuztuaren 11n jokatu zen proba honetan.