Arraun munduan gorenean dauden protagonistak elkarrizketatzen dituzte TKEko web orrian maiz. Orio Arraun Elkarteko patroi Nadeth Agirreren txanda izan da oraingoan eta Gipuzkoako Emakumezkoen Traineruen Liga bukatu berritan, denboraldiari eta eguneroko jardunari errepasoa eman dio Agirrek.
Ligan sartu izanaren garrantzia azpimarratu du bertan Agirrek, besteak beste eta estropadaz estropada laugarren egin izana onenen artean aritzearen ondorio dela. Patroiaren jardunari buruz, ikasten eta trebatzen ari dela dio Agirrek eta hasiera batean gidari-lana malkartsua egin bazitzaion ere gustua hartua diola. Etorkizunera begira, Eusko Tren Ligan gora egitea du erronka Orioko patroiak. Bide batez, Orio Arraun Elkartearen babesa ere eskertu du Agirrek elkarrizketa honetan.
Elkarrizketa osorik ikusteko klikatu hemen.