Musika aitzakia hartuta, Oriotik Zarautza oinez

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 19a, 11:51

Donostiako Musika Hamabostaldiaren baitan antolatu dute txangoa

Oriotik ere pasa da aurten Donostiako Musika Hamabostaldia. Izan ere, musika klasikoaren jaialdi famatuaren baitan, Musika Aitzaki zikloaren barruan, Orioko San Martin ermitatik Zarautza bitarteko ibilaldia antolatu zuten abuztuaren 17rako, larunbaterako. Santiago bidean barrena ibili ziren 200 lagun inguru.

Kanpai-hotsen eta bi gaita-jotzaileren doinuekin hasi zuten txangoa San Martinen. Ordu laurdeneko saioa eskaini zuten bertan arropa tradizionalez jantzitako gaita-jotzaileek. Txurruka aterpetxean izan zen hurrengo geldialdia.
Harribil dantza-taldekoen ikuskizunaz gozatu zuten bertaratuek han. Aiako lurretatik igarota, Talai Mendi tontorretik Zarautza jaitsi ziren ibiltariak. San Pelaion, Salbatore Mitxelena ikastolan, euskal kantak eskaini zituzten Zarauzko abesbatzako kideek, Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean.

Karkarak ateratako ibilaldiko argazki gehiago ikusteko klikatu hemen. Joxe Mari Olasagasti oriotarrak egindakoak ikusteko, berriz, klikatu.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide