Katapuntxispun festa eskainiko dute Kiki, Koko eta Moko pailazoek abuztuaren 22an

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 21a, 09:06

"Ostegunero" egitasmoaren baitan, Herriko Plazan izango da ikuskizuna, 19:30etik aurrera

Orioko Udalak antolatutako eta haurrei zuzendutako Ostegunero programaren baitako hirugarren ikuskizuna izango da ostegun honetan, abuztuaren 22an, Orioko plazan. Parti akademiak zuzendutako festaren eta xaboizko ponpa erraldoien emanaldiaren ostean, Kiko, Koko eta Moko pailazoen txanda izango da oraingo honetan. Horrela, 19:30ean hasiko den Katapuntxispun festara gonbidatu dituzte pailazoek herritar guztiak; batez ere umeak.

Dantzarako –bikoteka, borobilean, kalejiran...–, kanturako eta jokoan aritzeko aukera ezin hobea izango dute haurrek. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide