Pagotxen azoka izango da abuztuaren 24an eta 25ean

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 22a, 09:31

9 postu jarriko dituzte Herriko Plazan, 10:00etatik 20:00etara

Abuztuaren 24ean eta 25ean, larunbat eta igandean, izango da aurtengo herriko merkatarien Stock Azoka. Seigarren edizioa du Arkupe elkarteak eta Orioko Udalaren merkataritza Batzordeak elkarlanean antolatutako ekimenak. Hainbat arrazoi tarteko, inoiz baino postu gutxiago hartuko ditu aurten: 9 hain zuzen ere: Nahikari zapatak, Nahikari arropa denda, Mauka, Izarra arropa denda, Itziar kirolak, Berezi, Ardatza, Maxuxta eta Anarri. Herriko Plazako kioskoaren bueltan jarriko dira guztiak.

Merkatari gutxiago izatearen arrazoiaz galdetuta, besteak beste, krisia aipatu du Arkupe elkarteko presidente Ainhoa Fernandezek. Izan ere, azken momentuan doan lortu badituzte ere, azokan jarri nahi zuen merkatariak berak ordaindu behar zuen Urkomek utzitako toldoa. Fernandezen hitzetan, jendea atzera bota du horrek: dena den, bestelako arrazoiak ere badira: lan gehiegi da dendari batzuentzat, bi egun gehitxo egiten zaie beste batzuei...

10:00etatik 20:00etara irekiko dituzte azokako postuak eta Xabi Arostegi DJak girotuko du azoka, Herriko Plazari erritmoa jarriz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide