TKEn aritzen diren arraunlarien prestaketa saioaren irudiak zintzilikatu genituen atzokoan gure orainkarian. Agindu bezala, KAEko arraunlarien jarduna ere jaso eta ikusgai jarri dugu. Erronka handia dute larunbat honetan Jose Luis Agirrek entrenatutako mutilek, abuztuaren 24an: mailari eusteko egin beharko dute arraun Camargoko uretan –XXIII. Bandera Ayuntamiento de Camargo bandera izango da jokoan–. Momentuz, 10.dira oriotarrak azken estropadetan Zarauzko Enbatari aurre hartuta. Dena den, puntu kopuru bera dute oriotarrek eta zarauztarrek, eta, biek ere gogor ekingo diote denboraldiko ligako azken estropadari, sailkapen orokorreko azken bigarren postua atzean utzi nahian.
KAE Ligako lehen taldean jarraituko du datorren denboraldian Camargoko estropada aurretik bukatzen duenak. Besteak, aldiz, play offa jokatu beharko du mailari eusten dion ala ez jakiteko.
Abuztuaren 22ko entrenamenduko beroketak elkarrekin egin genituen eta hara hemen minutu horiek utzitako irudi sorta.