Mantenu lanak egiteko, bi astez itxi dute kiroldegia

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 26a, 11:25

Irailaren 9an irekiko dute berriz

Urtero moduan, mantenu lanak egiteko itxi egin dute Karela kiroldegia. Bi aste behar izaten dituzte Karelako arduradunek garbiketa eta bestelako lan horiek txukun egiteko eta, hortaz, abuztuaren 26tik irailaren 8ra ez dituzte kiroldegiko ateak irekiko. Lanak bukatuta, ikasturte berriari ongi etorria egingo diote, ohiko ikastaroak eta abar hasiko baitira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide