Euskal preso politikoen aldeko afaria antolatu du Herrirak abuztuaren 30erako

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 26a, 20:42

Kolon Txikin erosi behar da txartela, 12 euroren truke

Euskal preso politikoen aldeko afaria antolatu du Orioko Herrira taldeak abuztuaren 30erako. 12 euroren truke, entsalada,, sardinak, postrea, kafea, kopa eta edaria eskainiko dituzte antolatzaileek. Afaria eta afalostea Herriko Plazan egingo dira, 21:00etan hasita. Tripa berdindu ondoren, gainera, bingoan arituko dira plazan bertan eta antolatzaileen arabera, sorpresaren bat ere izango da tartean.

Presoei elkartasuna adierazteko beharra nabarmendu du Herrirak afariaren zergatiaz galdetuta: udan ere  gogoan izaten ditugula adierazi nahi diegu. Lerroon bitartez, helburuarekin bat egiten duen guztia gonbidatu nahi du Herrirak plazako festara.

Kolon Txiki tabernan daude salgai txartelak abuztuaren 30a arte.

Aurretik elkarretaratzea

Hileko azken ostiraletako ohiturari jarraituz, abuztuaren 30earako ere elkarretaratzea antolatu du Herrirak, euskal preso politikoak gogoan hartzeko. Herriko Plazan izaten da normalean, baina zubian izango da oraingoan. 20:00etan bilduko dira bertan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide