House gaua antolatu dute abuztuaren 30erako

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 27a, 09:53

ShockNortek eta Daniel Knobek Kalakarin eskainiko dute saioa, 23:30ean hasita

House gau berezia antolatu du Kalakari tabernak abuztuaren 30erako, ostiralerako. 23:30ean hasita, Donostiako ShockNorte eta Daniel Knob tabernara gerturatutakoak dantzan jartzen saiatuko dira. Ordu txikiak arteraino luzatuko da musika festa.

Hilean behin antolatzen ditu Kalakari tabernak musika saioak. Halere, irailean bat baino gehiago izango dira: DJ gaua izango da irailaren 6an, Jorge Martinez Martinorekin eta Imanol Arreseigor Unfaith-ekin; eta Nevermind taldeak kontzertua eskainiko du irailaren 26an.


Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide