Inoiz baino postu gutxiago izan ditu aurten Arkupe elkarteak antolatutako stock azokak, baina gustura daude antolatzaileak, orokorrean, iaz baino gehiago saldu dutelako. Ohiko moduan, larunbata, abuztuaren 24a, izan zen egunik jendetsuena. Eguraldiak ere lagundu zuela iruditzen zaie antolatzaileei: azokara etortzeko egokia zen, onegia egiten badu hondartzara joaten da-eta jendea.
Igandea, berriz, lasaiagoa izan zen bisitariei eta salmentei erreparatuta. Berez, 20:00etan itxi behar zituen ateak azokak, baina 19:00etako euri-zaparradak dena arrapaladan jasotzera eraman zituen merkatariak.
Datorren urteari begira, aurten baino parte hartze handiagoa espero du Arkupek merkatarien aldetik.