Izeta II.arentzat izan da Ergobiako harri-jasotze txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 27a, 12:11

Aiarrak 43 aldiz jaso zuen 104 kiloko harri baldarra

Igeldoko harria txapelketako txapelik gabe geratu ondoren, hark utzitako arantza kendu berri du Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta.IIak , Ergobiako harri-jasotze txapelketan Aimar Irigoieni aurre hartuta.

Urumeatik ateratako 104 kiloko harri baldarrekin lanean jardun ziren Izeta I., Izeta II., Izeta III., Izeta IV., Olasagasti, Irigoien eta Telleria abuztuaren 21ean, Ergobiako San Bartolome festen baitan. 18:00etan hasita, 10 minutuko saioa egin zuen harri-jasotzaile bakoitzak. 43na altxaldi egin zituzten Izeta II.enak eta Aimar Irigoienek. Horrelakoetan harri-jasotzailearen pisuak erabakitzen du norentzat izango den txapela eta kasu honetan, Izeta II.ena arinagoa denez, Aiara joan da garaipena.

35 aldiz altxa zuen harria Joseba Ostolazak; 33na jasoaldi egin zituzten Urtzi Telleriak eta Jexux Mari Iruretagoeinak; Hodei Iruretagoiena Izeta IV.enak, berriz, 28 bider berdindu zuen harria sorbaldan; eta 24 aldiz Agustin Iruretagoiena Izeta I.enak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide