Brontzezko domina ekarri du OBBk Europako Txapelketatik

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 28a, 22:44

Olatz Zubia jokalariari eman diote bateatzaile onenaren saria

Brontzezko domina ekarri du Orioko Bate Bizkorrak sofbol taldeak Bulgarian, abuztuaren 19tik 24ra, jokatu den Europako Txapelketatik. Horrez gain, bateatzaile onenaren saria ere lortu du Orioko taldeak, Olatz Zubia jokalari donostiarrari eman baitiote. Emaitza aparta lortu dute, beraz.

Lehen txandan partida bakarra –London Angels-en kontrakoa– galdu zuten OBBko jokalariek; Frantziako Les Comanchesen, Kroaziako Princ-en, Bulgariako Akademics-en, Rumaniako Angels-en, Greziako Faros-en, Suitzako Eagles-en eta Poloniako Szostka Brezg-en aurkako lehiak irabazi egin zituzten.

Finalean sartzeko txartelaren bila aritu baziren ere, aurkari oso gogorrak izan zituzten parez pare eta bi aukera izan arren, ez zuten azken partida jokatzeko modurik egin: London Angels eta Lucernako Eagles taldeen aurkako partidak galduta, finaletik kanpo geratu zen Orioko Bate Bizkorrak. Dena den, oso pozik bueltatu dira Euskal Herrira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide