Aurten bai; barruan gara

Erabiltzailearen aurpegia Lore 2013ko abu. 30a, 09:27

Bigarren denborarik onena egin zuten Orio Arraun Elkarteko gizonek; neskak, aldiz, Kontxako estropadaren atarian geratu ziren, bosgarren eginda

Hori kolorea nagusitu zen atzo, abuztuaren 29an, Kontxako estropadako sailkapen estropadan. Portugalete eta Orio; Orio eta Portugalete. 16 ehunekok erabaki zuten bizkaitarrak izan zirela jardunaldiko azkarrenak, 20 minutu, 5 segundo eta 95 ehunekoan geratuta kronometroa.

Estropada polita, estua, izan zen Donostiako badian ikusi, entzun eta gozatu ahal izan zena. 19 ontzi sartu ziren minutu bakarreko tartean; zortzigarren, eta, beraz, igandean aritzeko txartelik gabe, geratu zen Astillero, Portugaleterengandik 12 segundo pasatxora iritsi zen-eta.

Bi urtez kale egin ondoren, Kontxako estropadan izango dira 2013-Kontxako estropada-mutilak 1berriz oriotarrak. Aurtengorako jarritako helburuak bete dituzte San Nikolas ontziko arraunlari eta arduradunek. Iñigo Mujika arraunlariaren arabera, urduritasunez josita zeuden arren, Kontxan egongo dira aurten eta oso gustura daude. Kontxan sorpresentzako lekua gordeta izaten dela beti ere badio oriotarrak: bagenekien Portugalete oso ondo ibiliko zela, baina sorpresa pixka bat hartu dugu aurrena egin duelako. Dena den, guk asko gozatu dugu gaur, batez ere, kanpo aldera, eta, barrura ere, erreferentzia onak ematen zizkigutenez –Kaikurenak eman dizkigute momenturo–, ondo etorri gara.

Datorren igandean lehenengo txandan arituko da Orio, Urdaibai, Tiran eta San Pedrorekin batera. 12:00etan hasiko da mutilen arteko lehia. Traineru bakoitzaren kalea, berriz, egun bertan zozketatuko da. Gozatzeko asmoz joango dira gure mutilak Donostiara, Mujikaren hitzetan: irabaztera aterako gara uretara, jakina, baina bi urtez hemen egoteko aukerarik izan ez dugunez, batez ere estropadaz  nahi dugu, presiorik gabe.

Ziabogan bestelakoak

Bigarren txandan atera ziren faboritoak. Urdaibai aurrena, Zumaia atzetik, San Pedro Ondoren, Castreña eta Astillero gero, Kaiku, Portugalete, Orio, Hondarribi eta Tiran bata bestearen atzetik, San Juan eta Pedreñal itxi zuen atzoko estropada.

Faboritoak faborito, ziabogan nahikoa larri zen Urdaibai, zazpigarren edo zortzigarren, Tiranekin berdinduta. Gure San Nikolasek egin zuen lehen luzerik bizkorrena eta Hondarribiarena zen bigarren denborarik onena. Barrurako luzeak erabaki zuen zein izango den irailaren 1ean Donostiako badian, arraunean. Erritmoa altxata, sekulako luzea egin zuen Urdaibaik Kontxako hondartza aldera. Portugalete ere ederkia aritu zen bigarren luzean eta estropada irabaztea lortu zuen. Orio, Kaiku, Urdaibai, Hondarribia, San Pedro eta Tiran sailkatu ziren atzetik.

Mutilen estropadako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Neskak ezin

Egindako denboraldi gozoa ezin izan dute borobildu Orio Arraun Elkarteko neskek, Kontxako estropadatik kanpora geratu baitziren atzokoan. Euskotren Ligak erakutsi moduan, behetik gora doa Orioko taldea, baina 2013-Kontxako estropada-neskak 1Zumaia, Hibaika eta San Juan beste koska batera dituzte oraindik. Galiziarren arabera beti ere, zaila zuten laugarren sailkatzea eta gogotik saiatu arren, bosgarren geratu dira aurten ere, irabazleengandik 44 segundo eta 92 ehunera.

Zumaiak aise irabazi zuen atzokoan, 11 minutu, 16 segundo eta 86 ehunekin. Hibaika izan zen bigarren ia 15 segundora; San Juan atzetik beste 10 segundora; eta Galiziako neskek lortu zuten iganderako azken txartela, 11 minutu, 46 segundo eta 96 ehunen eginda.

Nesken estropadako argazkiak ikusteko klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide