Kontxako estropadak askorako ematen du arraunari hain lotuta dagoen herri batean. Hutsik geratzen da Orio Donostiako badian estropadak direnean. Osteguna ala igandea izan, arraunzalez betetzen da Kontxako badia, arraunlariei animoak eta indarra emateko.
Estropada jokatuta, Aquarium eta inguruetatik arranplara jaisten dira zaleak, festara. Une berezia izaten da arraunlarientzat, izandako emaitzak izanda ere, negar malkoak ala irribarrea izan margotuta aurpegian, zaleen txaloen artean jasotzen dute gora trainerua. Une berezi hori jaso nahi izan dugu Karkaran, emakumezkoen eta gizonezkoen estropadak bukatuta.