Izeta II.a garaile "Mintxeta"ren omenezko proban

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 4a

Ostolazak estu hartu zuen harri-jasotzaile aiarra

Aurreko larunbatean, abuztuaren 31n, jokatu zen Elgoibarren San Bartolometako 15. harri-jasotze lehiaketa, Pedro Mari Egaña Mintxetaren omenezkoa.

Bi harri baldar ziren bost minutuko txanda banatan altxa beharrekoak. Lehendabiziko txandan 146 kiloko Belaustegi harria zen dominatu beharrekoa. Aspaldian Orion bizi den Ostolazak lehenengoz hartu zuen parte txapelketan eta ezustekoa eman zuen lehenengo saioan. Bera izan zen altxaldi gehien eman zizkiona, guztira 11.  Atzetik Izeta II.a izan zen 10 altxaldirekin eta hirugarren Ugartemendia 9rekin.

Bigarren harriari heldu aurretik gauzak estu ziren, beraz, Elgoibarko plazan. Mintxeta harriari – 134 kilokoa– kolpe egiten, ordea, aiarra izan zen onena. Joxe Ramon Iruretagoienak 20 aldiz berdindu zuen harria, Ostolazak 17 aldiz eta Ugartemendiak 13 aldiz.

Gauzak horrela Joxe Ramon Iruretagoiena, Izeta II,a, izan zen txapeldun eta 600 euroko saria eraman zituena. Ostolaza izan zen bigarren eta Ugartemendia hirugarren.

Horrela geratu zen sailkapena:

1. Izeta II 10+20
2. Ostolaza 11+17
3. Ugartemendia 9+13
4. Izeta IV 6+11
5. Izeta III 2+14
6. Urpe 2+6

Gauzak horrela, ederki borobildu du udako txapelketen denboraldia Izeta II.ak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide