Aurten 20 urte beteko ditu Salatxo abesbatzak. Ordutik hona hara eta hona ibili dira kantuan bertako kideak, hala nola, Italian, Portugalen, Katalunian edo Norvegian.
Ikasturte honetan, besteak beste, Bartzelonara egingo dute irteera bat, baina horretarako gogor entseatu beharko dute aurretik urte berezi honetan. Horretarako, gaur, irailaren 5a, hasiko dituzte entseguak, eta parte hartu nahi duten guztiek ateak irekita dituztela gogorarazi dute Salatxotik.
Entsegua iluntzeko 21:00etan izango da, Salatxok Kosta Tailerreko eraikinean duen gelan.