Julen Alonso eta Eneritz Aulestia irabazle Zarauzko trikitilari txapelketan

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko ira. 6a, 17:00

Iaz bigarren izan eta gero aurten lehen postura igo da soinu-jotzaile oriotarra

Irailaren 4an jokatu zen Zarauzko 23. trikitilari txapelketa Modelo aretoan. Imanol Urkizuk esan digunez mailak gora egin du eta Julen Alonso txapelketaz-txapelketa izaten ari den bilakaera polita da.

Hiru puntu eta erdiko aldearekin irabazi zuen Julen Alonso oriotarrak Eneritz Aulestia pandero-jotzaile zarauztarra lagun zuela. Bigarren Beñat Ganboa –Aretxabaleta– eta Julene Otegi –Mungia– izan ziren.

Hemen Alonsok txapela irabazi eta gero jo zuen pieza:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide