Oriok irabazi zuen Kontxako bigarren jardunaldia

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 9a

Bandera Hondarribiak eraman zuen, Urdaibai deskalifikatua izan eta gero

Segundo bat eta 66 ehuneko. Hori izan da aurten Orio eta Kontxako bandera irabazi duen Hondarribiaren artean bukaerako aldea.

Arraun-talka batzuk tarteko, Urdaibai –uretan azkarrena izan zena– deskalifikatzeko erabakia hartu zuten Donostiako udaletxean epaileek polemikaz jositako ordubete luzean. Hala, Mikel Orbañanosek, eta Puertas anaiek, Asierrek eta Gorkak, irabazi dute aurten Kontxako bandera beste 10 arraunlarirekin batera Hondarribiarentzat.

Bigarren jardunaldia, gainera, Oriok irabazi zuen Urdaibairen kanporatzea eta gero. Festa nagusi, beraz, gurean. Arraunlariei iluntzeko 20:00ak pasata ongietorria egin zieten oriotarrek.

Nesketan, berriz, lehen jardunaldian bezalaxe, Zumaia izan zen nagusi, eta, ondorioz eta lehenengo aldiz, Gipuzkoan geratu zen emakumeen Kontxako bandera.

Guk irudiekin bilduma batzuk osatu ditugu, hiru hain zuzen ere: Donostiako marea horiarena, arraunlariena eta Orion egindako ongietorriarena.

Bukatzeko, estropada bukatu eta lehorrera iritsitakoan Asier eta Gorka Puertasen hitzak jaso genituen. Baita Aitor Olaskoaga Aizperro gaztearenak ere. Hona hemen adierazpen horiek:

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide