Benito Lertxundik kontzertua emango du Zarautzen irailaren 21ean

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 10a

Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Zarauzko turismo bulegoan

Oriotarrak eta ingurukoak beti izaten dira Benito Lertxundi zuzenean ikusteko eta entzuteko gosez. Horren adierazgarri izan dira, esaterako, Orioko kiroldegian eman izan dituen kontzertuak.

Hala, datorren irailaren 21ean, larunbatarekin, abeslari oriotarraren kontzertua izango da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. Bertan, betiko kantuak eta azken diskoko kantuak eskainiko ditu Lertxundik. Sarrerak dagoeneko eskuratzeko moduan daude Zarauzko turismo bulegoan 20 euroren trukean.

Horrez gainera, Facebooken orrialde ofiziala ireki berri du Benito Lertxundik. Hura bisitatzeko, klikatu hemen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide