Kurtso berriarekin batera, ohikoak izaten da musika, kirol, hizkuntza… ikastaroak martxan jartzea. Hala, Urola Kostako AEKtik adierazi digutenez, euskaraz ikasi nahi dutenek irailaren 25a arte dute zabalik matrikulatzeko aukera.
Horretarako bi modu dituzte oriotarrek eta aiarrek. Bata Orioko Udaleko euskara zerbitzura joatea, eta, bestea, AEKk Zarauzko Araba kalean duen bulegora joatea edo deitzea –943 130 175–. Iaz taldea osatzeko gai izan ziren Orion, eta aurten ere asmo beretan dabiltza. Horretarako, promozio bideo bat grabatu dute: