Ziklomotorren azterketa teknikoa pasatzeko eguna jarri dute

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 17a

Urriaren 4an izango da, ostiralarekin

Ziklomotorrei eta motozikletei ibilgailuen azterketa teknikoa –IAT– egiteko aukera izango da Orion datorren urriaren 4an, ostiralarekin. Oraindik izena eman gabe dagoenak, 943 626 300 zenbakira deitu behar du hitzordua lotzeko.

Horrez gainera, ibilgailua ekartzen duena jabea ez izatekotan, jabearen datu hauek eraman beharko ditu: NAN-aren zenbakia eta azken helbidea. Modu horretan hurrengo azterketaren informazioa zuzenean helaraziko zaio jabeari.

Motorren azterketak goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:15era egingo dira eta 26,89 euro balioko du ibilgailu bakoitzarenak. Horrez gainera, zirkulazio baimena, azterketa teknikoaren txartela eta aseguruaren ziurtagiria ere aurkeztu beharko dira ikuskapena egiterako momentuan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide