Hainbat lan egingo dituen lehen mailako ofizial balioanitzeko lanpostu bat betetzeko deialdia egin du Orioko Udalak.
Lanpostuaren funtzio nagusia udal eraikinen –Zaragueta eskola, Maria Maestra haurtzaindegia, Udala, Azurzaenea eta Danbolin Musika Eskola– eraikuntza-elementuen, instalazioen eta ekipamenduaren mantentze-lanez arduratzea izango da.
Deialdian parte hartu nahi dutenek 2013ko urriaren 7a izango dute eskaera aurkezteko azken eguna. Deialdiaren xehetasunak eta oinarrien PDFa hemen deskarga daiteke.