Benito Lertxundiri buruzko saioa eskaini zuen irailaren 18an ETBk

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 19a

Zuhaitz Gurrutxagak gidatutako "Tumatxak" programan agertu zen abeslari oriotarra

Zarauzko kontzertuaren bezperatan –irailaren 21ean, larunbatarekin, gaueko 22:00etan, Aritzabatalde kiroldegian–, Benito Lertxundiri buruzko saioa emititu zuen ETBk aurreko asteazkenean, irailaren 18an. Bertan Lertxundik berak kontatutako bizipenak eta haren inguruan ibilitakoenak kontatu zituzten. Baita aspaldiko kontzertuetako irudiak eman ere. 

Saioan Benito Lertxundirenaz gainera, Zarama talde santurtziarraren historia kontatu zuen Zuhaitz Gurrutxagak. Programa ikusteko, behean duzue aukera.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide