"Bi bala" taldeak egin du "Hiru Erregeen Mahaia" saioko futbol partidetako sintonia

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 19a

Iñaki Gurrutxaga oriotarra dago taldekideen artean

Bertso egunean lehenengoz plazaratu zirenetik, harrera bikaina izan du Bi bala taldeak –tartean dago Iñaki Gurrutxaga oriotarra–. Donostian, Alegian, Bergaran, Oiartzunen, Orion… hainbat tokitan egin dituzte emanaldiak. Bertsoa, musika, ostiak eta muxuak eskaintzen dituzte beren Facebookek orrialdean dioten bezala. 

Orain, ordea, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioko futbol partidetarako sintonia egin izanagatik dira albiste. Hemendik aurrera haien abestia entzungo da, beraz, futboleko kontakizunetan euskarazko irrati publikoan.

Hemen deskargatu dezakezue abestia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide