Mintzalagun programan izena emateko aukera urriaren 4a arte

Gozategi Argentina Tour 2013 2013ko irailaren 24a

Orioko Udalak herritarrei parte hartzeko deia egin die

Aurten ere martxan jarri du berriro Mintzalagun egitasmoa Urola Kostako Udal Elkarteak, Aia, Orio, Getaria, Zarautz eta Zumaiako udalekin batera.

Aurtengoarekin 5 urte beteko ditu Mintzalagun programak Urola Kostan. Pasa den urtean 20 talde elkartu ziren astero –2 eta 5 lagun artekoak– eta guztira 67 pertsona aritu ziren euskaraz. Orion, ordea, ezin izan zen talderik sortu, ez zelako nahikoa jende apuntatu.

Aurten, Orioko Udaleko Euskara batzordeak talde berri batzuk sortu nahiko lituzke eta, horretarako, oriotarren parte-hartzea beharrezkoa da; euskaldun berriena zein zaharrena.

Hala, bi mezu zabaldu ditu Orioko Udalak: euskaldun berrientzat bata eta euskaldun zaharrentzat bestea.

Euskaldun berriak: euskara ikasten ari bazara eta mintzamena landu nahi baduzu, jendea ezagutu, bertako euskaldunen euskara ikasi... Eman izena!

Euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu nahi badiezu, jendea ezagutu, euskara ikasi duen jendearen ahalegina saritu...eman izena!

Urriaren 4a izango da programan izena emateko azken eguna eta interesa dutenek Orioko Udaleko Euskara Zerbitzura jo edota eskualdeko AEKren bulegora deituta –943 130 175– nahikoa dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide